Musika Eskolan matrikulatzeko epea zabalik dago Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 1a, 20:21
Erandion musikaz gozatzera animatzen diren ikasle berriek gaurtik aurrera zabalik dute Erandioko Musika Eskolan izena emateko epea. Hauxe da Musika Eskolan jendea hartzeko ordutegia: goizez, astelehen, asteazken eta ostiraletan, 10:00etatik 12:00etara. Arratsaldez, astelehen, astearte, asteazken eta ostegunetan 17:00etatik 19:00etara. Ikasleen adinaren eta egiten dituzten jardueren araberakoak dira matrikularen eta hileroko ordainketen zenbatekoak. Herriko ikastetxe guztietan daude gaiari buruzko argibideak dituzten orriak. Ekainaren 17an amaituko da izena emateko epea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun