Getxo Enpresa eta Merkataritza elkarteak ideia lehiaketa deitu du, Getxoko XV. Erakusleiho Lehiaketaren logotipoa aukeratzeko. Aurtengo erakusleiho txapelketaren irudia zehaztea da kontua, Arte Grafikoak, Arte Ederrak eta ildo horretako ikasketak egin dituzten (edo egiten ari diren) pertsonei jarduera honetan parte hartzeko aukera emanez. Lanak aurkezteko epea uztailaren 22an bukatuko da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!