Martikoena kalera aldatu dute kontsumitzaileen arretarako bulegoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 1a, 21:29

Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) Algortako Martikoena kaleko 16 atariko etxabeko lokaletan (Espainiako Polizia Nazionaleko komisaria izandakoa aspaldi) egongo da ekainean zehar. Halaber, Zabala kalean dagoen Hiritarren Arretarako Bulegoa (HAB) itxita egongo da hilabete honetan, barne birmoldaketa hainbat lan egiteko.

HABaren zerbitzu guztiak Benturillenako bulegoan egin ahal izango dira, baita udaletxekoan ere. Era berean, Getxoko Udaltzaingoko EAGan (14:00etatik 21:00ak arteko ordutegian) eta hiritarrei arreta emateko 902 115 500 telefono-zenbakiaren eta www.getxo.net web gunearen bidez egiteko aukera egongo da zerbitzu horiek. Behin-behineko itxiera honek sor ditzakeen eragozpenengatik barkamena eskatu dute udal arduradunek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun