Liberty taldeko Angel Viciosok gurutzatu du aurren Sopelako udaletxearen parean kokatutako Euskal Bizikletaren lehenengo etaparen helmuga. Vicioso azkarrena izan da hamar txirrindularien artean, Astarloa, Isasi, Bru, Latasa eta Martinez bezalakoen aurretik sartu dela. 26 segundutara tropel nagusia ailegatu da. Lasterketa gaur hasi da Eibarren eta, besteak beste, Barrika, Urduliz, Plentzia eta Lemoiz zeharkatu ostean Sopelan bukatu da. Viciosok etapa irabazteagatik, liderra izateagatik eta erregularitatean lehenengoa izateagatik sari bana jaso du. Argazkian, Vicioso garaipena ospatzen, soinean Euskal Bizikletako liderraren maillot urdina duela.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!