Euskal Bizikletan protestaldia burutu du Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 1a, 23:08

Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladako 50 bat lagunek Euskal Bizikletako helmuga hartu dute, Igeltsera gaztetxea gogoratzeko eta gaztetxe berria aldarrikatzeko. Lasterketa baino askoz puntualagoak izan dira SUGAkoak helmugara hurbiltzen, eskuetan okupazioaren aldeko ikurrak sostengatzen zituztela. Azken 500 bat metrotan zehar sakabanatu dira, aldiro-aldiro okupazio ikurrak ikusi direla. Tropela helmugatik pasa denean gazteak sari banaketaren zain izan dira, tartean "Igeltsera aurrera", "herri bat, gaztetxe bat" eta "okupazioa" bezalako leloak oihukatu dituztela. Sari banaketan tarkekatu dituzte haien leloak, oso nabarmenak Imanol Garai Sopelako alkatea oholtzara igo denean, eta txirrindulariei eskaini dizkieten txaloak.

Protesta ekintza hori izan zen atzo asanbladan hartutako erabakietako bat. Horrekin batera, SUGAko lagunek "oso ondo" baloratu zuten larunbatean Sopelan egindako jaialdia eta jaietarako konpartsa bat osatzea zein laster hasiko den futbol txapelketan parte hartzea erabaki zuten.

Bestalde, gaur goizean Imanol Garai Sopelako alkateak hartu ditu SUGAko kideak, baina oraindik ez da publiko egin elkarrizketa horren edukina ezta emaitzarik izan duen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun