Terreros argazkilari gaztearekin batera, Boluntzarreta elkarteak kaleratzen duen hamabostekariko Jokin Aspuru zuzendaria, Gorka Orueta harremanetarako arduraduna eta bertoko argazkilari eta kazetariak egon dira Satistegiko ekitaldian. Baita UKko kolaboratzaile eta eskualdeko euskaltzale porrokatua Bittor Egurrola eta Josu Esnaola Bizarra Lepoaneko kidea ere.
Dozena bat argazki
Modu batean, kirol honek azken urteotan izan duen bilakera ere erakusten dute irudiek, UKtik jakinarazi dutenez. "Argazkietako protagonistak eskualdeko skater enblematikoak dira, euretako batzuk gainera gaur egun profesionalak dira. Gogoratu behar da Getxo eta inguruko herriak skatearen harrobi handia izan direla", diote Uribe Kostako aldizkariko arduradunek.
Carlos Terreros estatuko skate argazkilaririk onenetakoa da eta horren froga dira hainbat aldizkari berezituetan azken urteotan argitaratu izan dituen argazki mordoa. Erakusketa egiteko BBK Fundazioa, Volcom eta Cianoplan Global Printers enpresaren laguntza jaso du UK aldizkariak.