Bihar, ekainak 2, osteguna, Uribe Kostako UKabilkada musika taldeak joko du Algortako Traganarru tabernan arratsaldeko 20:30etik aurrera. Orain dela aste batzuk UKabilkadako kideak diru bila jarri ziren, CD-maketaren grabazioa autokudeatu ahal izateko. Helburua lortzeko, Gu gara mendekua leloko elastikoak saltzeari ekin zioten, eta Unai Gorozika bateria joleak UKBERRIri aitortu dionez nahikotxu saldu dugu. Alabaina, espero ez zuten eragina ere izan du buru-hezur txapeldunaren kamisetak: ume mokordoak ere UKabilkadako kamiseta jantzita ikustea izugarria da. Gauzak horrela, nahiz eta oraindik diru guztia ez bildu, uda baino lehen sartuko da UKabilkada grabazio estudioan eta CDa bukatzeko epemuga aldaezina jarri dio bere buruari taldeak. Izan ere, uztailaren 7an kideetako bat oporretan joango da eta maketa data hori baino lehen bukatuta egon beharko da. Argazkian (MusikaGida), UKabilkadako kideak kostaldean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!