Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko, Leioako
Metabolik BioHackLabeko eta Gaztesareako kidek euskaratu egin dute
Wordpress bitakorak egiteko munduko tresnarik erabilienaren bertsio berritua, 1.5, alegia. Metaboliken posta zerrendan jakitera eman dutenez, itzulpen horretan
Gorka J. Palazio EHUko irakasleak, Marko Txopitea Hacklabeko kideak eta
Gaztesareako 'Eretza'k, hurrenez hurren, lan egin dute bukatu arte. Iragan den martxoaren 31an, Lander Arbelaitz, Izaro Arroita eta Gorka J. Palazio berak Wordpress 1.2 bertsioa euskaratzen bukatu zuten, lau hilabeteen ostean. Bertsio horren gainean lan egin dute orain Palazio, Txopitea eta 'Eretza'k. Bitartean, ingelesez, software libre eta doakoaren 1.5.1 bertsioa kaleratu egin da. Irudian, Gorka J. Palazioren bitakoretariko bat, Wordpress erabiliz eginda.