Bost lagun zauritu ziren atzo Erandion izandako auto-istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 3a, 11:46

Ertzaintzaren iturriek jakinarazitakoaren arabera, 15:40 inguruan lau autok elkar jo zuten Erandion eta, ondorioz, bost lagun zauritu ziren. Bizkaiko ospitaleetara eraman behar izan zituzten guztiak osatuak izateko. Polizia iturriek gaineratu dutenez, istripua izan den lekutik auto ugari pasatzen dira egunero. Bi karril moztu behar izan zituzten eta ondorioz, auto ilara luzeak sortu ziren Txorierriko korridorean; Erandiotik Derio bitartean, hain zuzen ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun