Euskal presoen aberriratzea aldarrikatu du LABek Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 3a, 15:12

"Euskal presoak, Euskal Herrira!" lelopean, 70 bat sindikatu ordezkari eta langile batu du LABek Algortako Telletxe kalean, sindikatuak hilero burutzen duen kontzentrazioan. Fernando Saenz LABeko Eskumaldeko (Mungialdea, Txorierri eta "Ipar Uribe") koordinatzaileak adierazi duenez, kontzentrazio hauen helburuak "euskal presoen aberriratzea" eskatzea eta "zabaltzen ari den prozesu politikoan presoak eragile politikoa" izatea dira. Sindikatuak martxoan ekin zion makroeskualdeko kontzentrazioa antolatzeari hilero-hilero eskualde ezberdin batean egiten dela. Horrela, gaurkoa barne, Erandion, Mungian, Zamudion eta Algortan burutu dira orain arte lehenengo ostiraleko kontzentrazioak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun