EHUn 4.072 ikaslek egingo dute euskaraz selektibitatea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 3a, 16:03

Euskal Autonomia Erkidegoko 8.054 ikaslek egingo dituzte hautaproba azterketak, hilaren 8, 9 eta 10ean Euskal Herriko Unibertsitatean. Hauek 49 epaimahaitan egongo dira banatuak: 8 Araban, non 1.028 ikasle (417 euskaraz) aurkeztuko diren; 15 Gipuzkoan, non 2.801 ikaslek (1.839k euskaraz) egingo duten azterketa, eta 26 Bizkaian, non 4.225 ikasle (1.816 euskaraz) aurkeztuko diren selektibitatera, unibertsitateko iturriek jakinarazi dutenez.

Bestalde, ezohiko hautaproba uztailaren 6, 7 eta 8an izango da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun