Gorliz-Sahara elkarteak arratsaldean Bilbon egingo den Sahararen aldeko manifestaziora joateko deitu du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 3a, 16:12

Gorliz-Sahara elkartasun kolektiboak Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoaren (SAED) Bizkaiko Lagunen Elkarteak gaur 19:30etan deitutako manifestazioarekin bat egin du eta lagun guztiak bertaratzeko deitu ditu. Hitzordua Espainiako Gobernuaren Azpiordezkaritzaren aurrean izango da, Bilboko Plaza Eliptikoan, Moyua metro irteeratik 50 metrotara. “Autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko, Marokoko polizi indar okupatzaileek burutzen duten errepresio bortitza atoan bertan behera uzteko eta giza eskubideen urraketen aurka protesta egiteko Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan burutzen diren manifestazioen harira” egin dute deialdia antolatzaileek. Argazkian (Jabi Zabala), Saharan egindako protestaldia.

Saharar herriak Marokok okupatutako lurraldeetan aurrera eramaten duen Intifadarekin elkartasuna adierazteaz gain, Marokoko Poliziak erabiltzen duen errepresioa salatu, giza eskubideen bermea eskatu eta Espainiako Gobernuaren Marokoaren aldeko politikarekin bukatzea aldarrikatu nahi du SAEDen Bizkaiko Lagunen Elkarteak gaurko manifestazioarekin.

Gaiaren inguruko berriak:

Saharauien intifada (Sarean.com)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun