Hogeitabostgarren urteurrena bihar ospatu du Artatza-Pinueta ikastetxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 3a, 16:29

Artatza-Pinueta D ereduko ikastetxe publikoak 25 urte bete ditu aurten eta larunbat honetan ospatuko du bere 25. urteurrena. Duela 25 urte, 1980an, alegia, Artatza-Pinueta ikastetxeak bere ibilbidea hasi zuen irakaskuntzaren munduan. Lehenengo urteetan hainbat ikasle izan ziren ikastetxean eta guraso elkartearen, irakasleen eta Leioako Udalaren laguntzarekin batera, heziketa-lana abiarazi zuten.

Horregatik, guraso elkartea eta irakasleen klaustroa 25. urteurrena ospatzeko zenbait jarduera antolatzen ari dira. Bihar goizez, haurrentzako jarduera ugari egongo dira, hala nola, gaztelu puzgarriak, eskalada-murrua, saskibaloi eta futbol partidak, eta abar. Era berean, jolasak, haurrentzako tailerrak, pailazoak eta Artatxo tabernaren irekiera izango ditugu jai-giro handiz.

Artatza-Pinueta herri ikastetxeak herri-bazkaria antolatu du bertaratu nahi duten guztientzat. Argibide gehiago eskuratu edota bazkarirako izena emateko, deitu daiteke 11:00etatik 13:00etara 944 807 080 edo 944 638 429 telefono zenbakira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun