Ikasteko gelak egongo dira zabalik asteburuetan Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 3a, 19:21

EHUko Bizkaiko campusak ikasteko gelak zabalduko ditu asteburuetan EHUko ikasleentzat. Leioan, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasgelategia eta Liburutegia zabalduko dute; Bilbon, berriz, Ekonomia eta Empresa Zientzien Fakultateko eraikin nagusiko beheko solairuko ikasgelak eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasgelak (Luis Briñas kaleko sarreratik) irekiko dira. Aipatutako eraikinetan sartu ahal izateko ezinbestekoa izango da EHUko ikasle txartela aurkeztea.

Ikasgelak ekainaren 4, 5, 11, 12, 18, 19, 25 eta 26an irekiko dira 9:00etatik 19:30era. Leioan, larunbatetan Liburutegia Nagusia irekiko da 9:00etatik 13:00era, eta ordu horretatik 19:30ak arte ikasleek Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasgelategian ikasi ahal izango dute. Horretaz gain, UPV/EHU-BBK etxean (Banco de España 2, Bilboko Zazpi Kaleak) ere gelak erabili ahal izango dira 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara, larunbat eta igandeetan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun