Getxoko Udalak 19.000 euro emango dizkio URKOAri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 3a, 20:06

URKOA, Uribe Kostako Kontsumitzaileen Elkarteak 19.000 euro jasoko ditu Getxoko Udalarekin sinatu duen urteko lankidetza hitzarmenari esker. Akordio hau berresterako orduan bi dira kontuan hartu diren funtsezko gaiak: gizartea osatzen duten elkarte eta erakundeak indartzea eta URKOAren jarduna Getxoko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoaren (KIUB) beraren osagarri izatea, udal arduradunek aipatu dutenez.

“Alde batetik, elkarteak berak egiten dituen ekintzetarako dirua ematen dugu, hala nola, ikastetxeetan kontsumo trebakuntzarako eta herritar guztientzat zabalik dagoen bulegoan aholkuak emateko; eta bestetik, KIUBek eman ohi duena baino arreta juridikorako zerbitzu handiagoa kontratatzen dugu”, Iñaki Zarraoa alkateak zehaztu duenez. Horretaz gain, Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoaren oporraldia kubritzen du zerbitzu horrek. Horrela, oporretan ere URKOAren Algortako Amezti kaleko bulegora jo ahal izango dute edozein kontsulta egin edo kontsumo gaien inguruko azalpenak nahi dituzten pertsonek
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun