Ekainaren 7rako topaketak antolatu dituzte Merkataritza Ganbarak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, lurraldeko enpresa txiki eta ertainei zuzenduak, erantzukizun sozialaren kontzeptua hedatzeko asmoz. Foru erakundeko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Saileko Jorge Berezok eta aipatu beste entitateko Arantza San Salvadorrek hartuko dute hitza, 17:00etatik 19:00etara, Leioako Behargintzan (Mendibile, 3) egingo den ekitaldian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!