Getxoko XXIX. Nazioarteko Jazzaldirako sarreren salmenta hasi da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 3a, 22:02

Uztailaren 1etik 5era bitartean izango da Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren XXIX. edizioa, eta kontzertuetarako sarreren salmenta hasi da jada, antolakuntzako iturriek gaur jakinarazi dutenez. BBKren orotarako kutxazainetan, 944 310 310 (Teleka) eta 944 319 280 (Getxoko Kultur Etxea) telefono zenbakietan eta www.bbk.es webgunean eros daitezke, baita Getxoko Kultur Etxeko (Villamonte A-8, Algorta)egoitza nagusian ere. Ohikoa denez, Biotz-Alai plazan izango diren kontzertuetarako baino ez da sarrerarik ordaindu behar, Getxo Antzokiko plazakoak doakoak baitira.

Sarreren prezioak honako hauek dira: uztailaren 1, 3, 4 eta 5ean, 12 euro; uztailaren 2an (John Scofield), 18 euro; eta abonua, 50 euro. Halaber, BBK 26 txartela, Gazte Txartela eta Club Lector 10 txartelak dituztenek, jubilatuek eta Bilbaína Jazz Clubeko bazkideek prezio bereziak izango dituzte: uztailaren 1, 3, 4 eta 5ean, 9 euro; uztailaren 2an (John Scofield), 15 euro; eta abonua, 40 euro.

Gaiaren inguruko berriak:

John Scofield eta Richard Galliano izango dira aurtengo Getxoko Jazzaldiko izarrak (2005 Mai 04)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun