Uribe Kostako Mankomunitateak udalekuak egingo ditu Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 3a, 22:36

Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak udaleku irekiak antolatuko ditu, uztailaren 5etik 15era bitartean, Plentziako herri ikastetxean. Ordutegia 10:00etatik 18:30era izango da. Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizen erroldaturiko neska-mutilak (6-12 urte) izena eman ahal izango dute bertan. Horretarako epea ekainaren 16 arte egongo da zabalik eta 90 eurokoa da prezioa. Informazio gehiago jasotzeko: 946762674. Euskera Zerbitzua (Gatzarriñe, 2-4 Sopela / Ordutegia: 9:00tik 13:00ak arte).

Besteak beste, euskararen erabilera areagotzea umeen aisialdian, neska-mutilei hizkuntzarekiko jokabide positiboa ezagutaraztea eta aisialdia bera euskararen bidez ezagutu dezatela dira Uribe Kostako Mankomunitateak antolatutako udalekuen helburua. Baita umeengan talde dinamika sortzea eta elkarbizitza jokabideak, gaitasun fisikoak eta gorputzaren adierazpen gaitasuna garatzea ere, neska-mutilek jarduerekin goza dezatela ahaztu gabe.

Gehienez 50 ume

Horretarako, bost begirale egongo dira lanean, zuzendari batek eta mankomunitateko euskara teknikariak berak koordinazio lanak egingo dituztela. Gehienez, 50 umek parte hartu ahal izango dute udalekuetan eta azpitaldeak egingo dira adinaren arabera. Bazkaria enpresa batek eramango die eskolara. Horretaz gain, Plentziakoak ez diren haurrak batzeko autobusa izango da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun