Egitaraua:
Ekainak 4, Larunbata
16:00 19:00 umeentzako jolasak eta Futbito finala.
16:30 Txapela jaurtiketa txapelketa.
19:00 Futbito eta Petanka lehiaketen sari ematea.
19:30 Xake, partxis eta dama lehiaketen sari ematea.
20:00 Txokolatada eta haur jolasak.
24:00 Erromeria.
Ekainak 5, Igandea
10:00 Txupinazoa eta Kalejira.
10:30 Tortilla eta gozoteria lehiaketen izen ematea.
11:00 Trikikalejira.
12:00 Tortilla txapelketa.
13:00 Abesbatzaren kontzertua.
13:30 Bola-jokoa lehiaketa.
15:00 Herri bazkaria.
18:00 Tortilla, gozoteria eta bola-jokoa lehiaketen sari ematea.
18:30 Dantza alardea.
Txupinazoa eta jaien amaiera.
Gaur eta bihar ekitaldi askorekin gozatu ahal izango da atzo hasi ziren Leioako Txorierri auzoko jaietan. Besteak beste, gaur, larunbata, futbito txapelketaren finala eta txapela jaurtiketaren lehiaketa burutzeaz gain, orain arteko txapelketa guztien sari emanaldia burutuko da. Geroago, txokolatada eta umeen jolasak izango dira, egunari erromeria batekin amaiera emango diotela. Igandean, berriz, gastronomiaren eguna izango da tortilla eta etxeko gozoteria txapelketen harira. Horretaz aparte, bola-joko partidek ere lekua izango dute. Jaiak amaitzeko dantza alardea eskainiko da. Argazkian, auzoa goitik ikusita.