Zerga justuak kalitateko zerbitzu publikoetarako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 6a, 20:06

Errenta aitorpena egiteko sasoia den honetan, LAB sindikatuak fiskalitatearen inguruko kanpaina jarri du martxan. Hego Euskal Herriko Administrazioen politika fiskalek enpresariei egiten die mesede eta hauen iruzurra ahalbideratzen du. Ondorioa: gehien irabazten dutenek gero eta gutxiago ordaintzen dute.

Egungo politika fiskala errotik aldatu eta enpresarien iruzurra kontrolatuko balitz, PFEZren progresibitatea berreskuratuko balitz, enpresariek langileok kotizatzen dugun eskala berean egingo balute, burujabetza fiskala lortuko bagenu, soberan edukiko genuke dirua soldata soziala ezartzeko, enplegu eta lan banaketarako, hezkuntza eta sanitate gastuetarako, etxebizitza inbertsiorako, pentsio duinetarako, zerbitzu sozio-komunitario publikoetarako, eta abar.

LAB sindikatuaren webgunean informazio zabalagoa topatu ahal izango duzu. Aldarrikapen honekin bat egiten baduzu bidali posta elektroniko bat hurrengo helbirera: sozioekonomia@labsindikatua.org. Adierazi bertan zure izen-abizenak eta EHNA edo ENA zenbakia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun