Getxoko Udaltzaingoak bi pertsona atxilotu zituen joan den larunbatean Algortan, industri-jabegoaren kontrako delitua egitearen akusaziopean, herri horretako merkatu batean Nike, Dolce Gabana, Carolina Herrera, Versace eta Adidas marketako jantziak saltzeagatik. Gaur Getxoko Udalak prentsa ohar batean jakinarazitakoaren arabera, merkatal marka batzuen ordezkari legal batek salaketa idatzia jarri ondoren, udaltzainek gaia ikertu eta 220 jantzi atzeman zituzten. Udaltzaingoaren arabera, "jantzi batzuen faltsifikazioa ez zegoen ondo bukatuta, beren marka ez zetorrelako bat barruko etiketarekin". Burgosen bizi den F B. B. R. 27 urteko gaztea eta Bilbon bizi den E. J. C. 36 urtekoa dira atxilotutako saltzaileak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.