PPko zinegotziaren euskararekiko jarrera "aitzakiatzat eta umekeriatzat" jo du Sopelako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 7a, 14:51

Berta Rodriguez Sopelako PPko zinegotziak atzo egindako adierazpenei erantzunez, "hizkuntza ofizial bata ala bestea erabiltzeagatik", ez dituztela inoiz herritarrak diskriminatu adierazi dute udal arduradunek. "Sopelako Udala beti bereiztu egin da, adina edozein izan eta edonondik etorrita, jendea elebitasunera eta hiruelebitasunera ere batzera animatzeagatik, herriko hezkuntza zentroetan jadanik lantzen ari den bezala", azaldu dute gaur plazaratutako komunikatuan. Maiatzaren 26ko osoko bilkuran Rodriguezek izandako jarrerari buruz, ”ezgaitasun politikoak bakarrik eraman dezake pertsona bat umeena den aitzakia bilatzera”, Ricardo Ibarra Komunikazio, Turismo eta Hirigintza zinegotziak adierazi duenez, “euskaraz mintzatzen den pertsona bat ez ulertzeagatik hitz egiteari uko egitea, udalbatza hartan eztabaidarako eta ondorengo onarpenetarako aurkeztu ziren proposamen ezberdinen aurrean bere aukera falta izkutatzen saiatuz, umeen aitzakia delako”.

"Errespetatzen duela dioen hizkuntza instrumentalizatzeko, gauza batzuk besteekin nahastu eta aitzakia irrigarriak jartzen" ari dela ikusita, bere jarrera "berriz aztertzeko gonbitea" luzatu dio popularren ordezkariari Ibarrak, "hizkuntzara hurbilduz eta aniztasunaren errespetuarekin konpromisoa hartuz". "Ildo horretan aurkituko gara; hizkuntza batean ala bestean, ziur ulertuko dugula elkar", gaineratu du udal arduradunak.

Gaiaren inguruko berriak:

Udalbatzarretan aldi bereko itzulpen sistema jartzea eskatu du Sopelako PPk
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun