"Burugabekeria da bulego horrekin gertatzen ari dena: 2002ko ekainean iragarri zen, 2003rako zabaltzea espero zuten eta, azkenean, 2004ko ekainean ireki zituen ateak; urtebete beranduago itxi behar izateko, lanak ondo egin ez zirelako", kritikatu du Arruek. Zinegotzi popularrak adierazitakoaren arabera, "berriro ere, auzotarrek ordaindu beharko dute Zarraoa alkatearen eta bere udal gobernuaren kudeaketa kaskarra; aparteko gastua ez ezik, algortarrek bulego horrek eskaintzen dituen zerbitzuak ez izatea suposatuko duelako".
Gaiaren inguruko berriak:
Martikoena kalera aldatu dute kontsumitzaileen arretarako bulegoa (2005 Eka 01)