Langile bat zauritu da Algortako obra batean lanean ari zela eskorga bat burura erori zaionean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 7a, 21:20

Muskizko 38 urteko auzokide bat zauritu da gaur goizean Algortako Errebitarte kaleko eraikuntza-obra batean lanean ari zela eskorga bat burura erori zaionean, Ertzaintzaren iturriek jakinarazi dutenez. Lan-istripua 9:30etan gertatu da, eta zaurituak, JM.S.A. gizonezkoak, ebaki bat izan du buruan kolpearen ondorioz. Hori dela eta, DYAren anbulantzia batek Fremap mutuara eraman du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun