Pasa den astean ere Getxoko Udaleko Negoziazio Mahai Orokorrarekin bildu ziren udaltzain ordezkariek, Europa Pressen arabera. Bertan, Bigarren Mailako Jarduerarako Araudia, Trebakuntzarako Araudia eta Lanpostuen Balorazioa jorratzea proposatu zuten, besteak beste, udal erakundeko ordezkariek. Horiek udaltzaingoaren lan-baldintzetan eragina daukaten gaiak direla onartu arren, batik bat aurreneko biak sindikatuen eskaeren artean egonda, "Getxoko Udalak hiru gauzak batera egitea planteatzea" kritikatu dute, "ondo baino hobeto dakitelako emandako epean horiek zehazteko denborarik ez dagoela". Hori dela eta, behin behineko aldiz, hiru gai horiek mahai gainetik kentzea planteatu zuten sindikatuek, gainontzekoetan akordio "azkarra" ahalbidetzeko asmoz, baina eskaera atzera bota zuten.
Zarraoa egin dute erantzule
Halaber, batzarra amaitu baino lehen, "gaiztoak izan diren" udaltzain guztiei disziplinazko espedientea zabalduko zaiela adierazi zieten, sindikatuek jakinarazi dutenez, beti ere Europa Pressen hitzetan. "Itxura denez, hori da gatazka konpontzeko duten modua, fede onez mahai inguruan eseri eta negoziatu beharrean", gaineratu dutenez. Hori dela eta, udal arduradunen jarrera "negatibotzat" jo dute. "Gure proposamenaren atzean zegoen fede ona ulertzen ez du jakin Iñaki Zarraoa alkateak. Bera egiten dugu egoeraren eta horren izan ditzakeen ondorioen arduradun", tamaldu dutenez.
Maiatzaren 30ra bitartean egin bezala, trafiko arau-hausteak zigortu ez (larriak ez badira), kalitateari buruzko ibilgailuen eguneroko txostena egin gabe utzi, egutegia eta ordutegiak zorrozki bete eta ekitaldi garrantzitsuenetan eta osoko bilkuretako protestak dira burutuko dituzte mobilizazioak.