Era berean, langileek Eusebio Meleroren jarrera ere gaitzetsi dute. Maiatzean Melerok berdintasuna eskuratzeko bileren egitaraua zehazteko konpromisoa hartu zuen grebalarien arabera, baina "11 egun beranduago ez dago egitaraurik". Horregatik, maiatzean alde batera utzitako protestaldiak berreskuratu dituzte. Gaurkoz aparte, 14 greba egun egingo dituzte ekainean. Lehenengo egunak ekainaren 9, 13, 15, 16 eta 17 izango dira.
Gaurko mobilizazioei dagokienez, grebalariak goizeko 8:00etan batu dira Loiun, hortik Asua, Erandio, Deustu eta Bilbo zeharkatzeko. Ibañez de Bilbao kalean egingo dute egun osoko elkarretaratzea.
Gaiaren inguruko berriak:
Autobuses de Lujua enpresako langileek bertan behera utzi dituzte bihartik ostiralerako lanuzteak (2005 Mai 31)
Autobuses de Lujua enpresari ateak berriro irekitzea agindu dio Eusko Jaurlaritzak (2005 Mai 18)
Urrira arte jarraituko dute greban Areeta eta Larrabetzu arteko autobusetako langileek (2005 Api 27)
Aurrera darrai Areeta eta Larrabetzu arteko autobusen grebak (2005 Api 04)
Gaur hasi da Areeta eta Larrabetzu arteko autobusen greba (2005 Mar 01)