Sabin Intxaurraga Eusko Jaurlaritzako jarduneko Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren eskutik jasoko dute bihar Getxoko Udaleko ordezkariek Azkorri hondartzari (argazkian) dagokion bandera urdina, Zumaian egingo den ekitaldian. Ingurumen Hezkuntzarako Europako erakundeak joan den astean eman zuen jakitera aurtengo udan bandera urdina izango duten hondartza eta kaien zerrenda. Hala, Hego Euskal Herrian bost hondartzari eta kai bati eman diote bereizgarria; Bizkaian, Ea, Karraspio eta aipatu areatza getxoztarrari; Gipuzkoan, berriz, Malkorberi (Getaria), eta Itzurungo hondartzari (Zumaia). Hain zuzen, Zumaiakoa da bandera urdina jaso duen kai bakarra: Marina Urolako kaia. Ikur horrek, ingurumen-baldintzak, osasun zein gainontzeko zerbitzuak, segurtasuna eta sorospenaren alorretan baldintza egokiak betetzen direla ziurtatzen du, eta nazioarte mailan erabat ezaguna da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!