Espediente informatiboa ezarriko diete Getxoko hainbat udaltzainei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 9a, 00:22

Udaltzaingoko hainbat agenteei espedienteak ezartzeko prozedura abian jarri du Getxoko Udalak, Iñaki Zarraoa alkatearen adierazitakoaren arabera, "aginduak betetzen ez badira, ezin delako beste leku batera begira". Hala ere, horiek ez dira disziplinazkoak izango, informatiboak baizik, "udaltzainek gogoeta egin dezaten". Besteak beste, auto eta jantzietan pegatinak, besakoak eta kartelak eraman dituzten polizia agenteak zigortuko dituzte. Baita kamioiak ez gelditzeko agindua bete ez dutenei eta osoko bilkuretako batean gaien zerrenda banatzeko ardura zeukatenei ere. Halaber, Udalak negoziatzera uko egiten dionik gezurtatu du Zarraoak. Hala ere, baldintza ekonomikoei dagokienez, horiek Euskadiko Toki eta Foru Administrazioko Langileen Enplegu Baldintzak Arautzen dituen Akordioaren baitan jorratu behar direla adierazi du Zarraoak, "udaltzainenaz gain, gainontzeko funtzionarien baldintzak hartu behar dituelako beregain negoziazioak".

Gaiaren inguruko berriak:

Asteazken honetan ekingo diete berriro protestaldiei Getxoko udaltzainek (2005 Eka 07)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun