Euskal Curriculumaren aldarrikapena izan du Ikasle Abertzaleak erakundeak ahoan hautaprobaren aurrean. Atzo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikasleek hasi zuten selektibitatea. Gaur, berriz, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoakoek baxoa hasi dute eta datorren astean hasiko dute Nafarroan.
Honela zioen atzo klaseetan irakurritako komunikatuak:
Gaur, berriro ere, beste urte baten bueltan, arrotza bezain krudela den selektibitatea egiten aurkitzen gara. Froga bortiz hau euskal ikasleon eskubideen zapaltzaile zuzena dugu. Kurtsoan zehar errepikatzen den zapalkuntzaren gailurra, irakasleentzako aitzakia paregabea. Euskal ikasleok gure borondatearen aurka pasa beharreko froga.
Azterketa sistemaren adierazpide gorenena. Kurtso osoan ikasi eta gainditutakoa hiru egunetan paper batean adierazi beharra. Euskal herrian ikastea oztopatzen digun froga. Beste arrazoi edo balorerik kontutan hartu gabe ikasleak motzak eta azkarrak bezala sailkatzen dituena. Dudarik gabe krudela dugu selektibitatea, gure nahia eta borondatearen aurka etorkizuna hiru egunetan jokatzera behartzen gaituena.
Krudela bezain arrotza, curriculum espainola barneratzeko ordaintokia. Kurtso osoan zehar, selektibitatearen aitzakipean, espainiar literatura, gaztelania eta historia ikastera behartzen gaituena. Curriculum hau irakassten ematen dute kurtso osoa, Euskal Herriko historia, literatura eta nortasuna albo batera utziaz.
Gure borondatearen aurka egitera derrigortzen gaituzten azterketa honi, EZ garbi bat esaten diogu. Krudela, atzerakoia eta arrotza delako, gure eskubideak era zuzen batean zapaltzen dituelako, SELEKTIBITATEARI EZ!
Gaiaren inguruko berriak:
Ikasle eta abertzaleok selektibitateari ez!
Bihar hasiko dute 8.054 ikaslek selektibitatea EHUn, horietatik 4.072k euskaraz (2005 Eka 07)