"Lemoizko zentral nuklearraren aurkako borroka bizirik mantentzeko asmoz", horren gaineko webgunea (www.killbush.net/lemoiz) sortu du Xploit|media taldeak. Euskadiko Antinuklear eta Ekologistek argitaratutako "Lemoiz 1972-1987" liburuan oinarrituta dago. Irudi guztiak liburu horretatik hartu dira, "Euskadi" atalekoak izan ezik, "Gernika 37-87" liburukoak baitira. Orotara, 400 argazki baino gehiago daude ikusgai gazteleraz bakarrik sareratutako webgunean. Baita gertaeren kronologia ere. 
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!