Pertsona bat atxilotu dute Gorlizko hondartzan eguzkia hartzen ari zen lagun bati motxila lapurtzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 9a, 16:04

Ertzaintzak 21 urteko S.S. atxilotu zuen atzo Gorlizen, ustez, Astondo hondartzan eguzkia hartzen ari zen lagun bati motxila bat lapurtzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek jakinarazi dutenez. Gertaera 18:00ak aldera izan zen, partikular batek SOS Deiaki deitu zion bere motxila lapurtzen saiatu zen laguna atxikita zuela esanez.

Lapurretaren biktima eguzkia hartzen zegoen Astondo hondartzan eta hainbat lekukok adierazi zioten gazte bat hondartzatik alde egitera zihoala bere motxilarekin. Alde egiten lortu aurretik harrapatu eta atxiki zuen.

Ertzaintza jakinaren gainean zegoela, polizia agenteek lapurretaren ustezko egilea atxilotu zuten eta komisaldegira eraman zuten, lau identitate faltsu eman ondoren. S.S. atxilotua ohiko delitugiletzat jota dago eta datozen orduetan utziko dute epailearen esku.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun