Andres Isasi Musika Eskolako hiru jazz taldek kontzertua eskainiko dute bihar Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 9a, 18:38

Ostiral honetan, Andres Isasi Udal Musika Eskolako (argazkian) hiru jazz taldeen emanaldia izango da Areetako Eskoletako plazan, 19:00etatik aurrera. Combo I Isasi izenekoa 24 eta 45 urte arteko 11 musikarik osatzen dute eta Djalma Ferreira, Charlie Parker eta Hill Evansen abestiak joko dituzte. Combo II Isasi delakoa 24 eta 54 urte arteko 10 lagunek osatzen dute eta Miguel Salvador, Wayne Sorter eta Herbie Hancock musikarien lanak aurkeztuko dituzte. Azkenik, Omnibus Combo, eskolako egonkorrena, sei kidek osatzen dute eta bere arduraduna Jon Piris da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun