Lau izarretako hotela egingo dute Zugatzarteko Cisco etxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 9a, 18:59

Getxoko Udalak Manuel Maria Smithek 1909an eraiki zuen Cisco etxea birgaitzeko lan-baimena eman du; lau izarretako hotela jarriko da bertan. Besteak beste, 20 gela bikoitz eta pertsona bakarrerako beste 10 izango ditu eta 2006aren amaierarako zabalik egon liteke. Eraikinaren erdisotoan atondoa, egoteko gunea, taberna eta sukaldea egongo dira; logelak, berriz, beheko, lehenengo eta estalpeko solairuetan.

Udal arduradunek "positibotzat" jo dute ekimena, "Turismorako Plan Estrategikoak planteatzen dituen bi helbururi erantzuna" ematen dielako. Alde batetik, Getxo udalerriko hotel-tokien kopurua areagotuko du eta, bestetik, herrian dauden eraikin berezituetako bat horretarako aprobetxatuko da. Cisco etxerako egitasmoa bat dator horrekin, oso eraikin bitxia eta berezia baita. "Iduri (cisco erderaz) ikatz mota gordetzeko erabiltzetik datorkio izena”, azaldu du Iñaki Zarraoa alkateak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun