Horretaz gain, Etxe Merkeak izeneko etxaldeko auzokideen eskaria onartu du Getxoko Udalak, "alde biek mantentzen ari diren elkarrizketaren harira", Etxague Jeneralaren kalea txukuntzeko. Pribatua da kalea. Etxeetara sartzeko gunean lorategia ipiniko da eta, erdi aldean, oinezkoentzako bidea. Udala arduratuko da azken alde horretaz, Kresaltxu kalean ipiniko duten galtzadarri berdina ipiniko dute erdialdean.
Azkenik, inguru horiek odola emateko egunetan erabiltzen direla gogoratu du Odol Emoileen Elkarteak, baita horretarako erabiltzen den autobus ibiltariarentzat kokalekurik onena topatzea eskatu ere. Egitasmoa, oro har, onartu egin da; zenbaitek dio plaza sinpleegia dela baina aproposa, eta beste batzuk diote leku zabala utzi dela jaietan erabiltzeko, adierazi du Iñaki Zarraoa alkateak.
Inguruko kaleetan oinezkoek lehentasuna
Gainerantzean, egitasmoa bere horretan utziko dute. Aparkalekuko sarrera-irteeretan berdeguneak izango dira, inguruetan pergola eta aulkiak eta kale erdian baldosak ipiniko dituzte. Plaza inguratzen duten hiru kaleetan, hau da, Aurrezki Kutxa, Ezekiel Agirre eta Kresaltxun oinezkoek izango dute lehentasuna (lehenengo bietatik ere autok igaro ahal izango dira eta hirugarrenean oinezkoak bakarrik, plazaren zatian). Lanok urtebete iraungo dute, hala ere obrak emateko baldintzetan epe hori laburtzea sarituko da inguruko auzotarrei enbarazu gutxiago eginteko asmoz, aipatu du Zarraoak.
Gaiaren inguruko berriak:
Santa Eugenia plaza urbanizatzeko proiektua ikusgai (2005 Api 06)