Iñaki Gonzalo Casal presoari urtebetetzea zoriontzeko argazkia egingo dute bihar Erromon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 9a, 20:38

Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" Itzubaltzeta / Erromoko euskal preso politikoaren urtebetzea izango da ekainaren 15ean. Hori dela eta, zoriontzeko argazkia egiteko hitzordua jarri dute ostiral honetan, bertoko Branka Herriko Tabernan, 20:00etan, gero Dueñas espetxera (Palentzia) bidaltzeko. Horrela jakinarazi du Uribe Kostako Amnistiaren Mugimenduak Etengabe bitakoraren bidez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun