"Creditransa erabiltzeak bidaiak merkeagotzeaz gain, garraio publikoa sustatzea ahalbidetuko du. Izan ere, Sopel-busa beste hainbat garraioren erabilerarekin uztartu ahal izango da", gaineratu du Garciak. Hurrengo egunetan, familia ugarientzako salneurria merkeagoa izateko neurriak aztertuko direla ere jakinarazi du zinegotziak.
Ordutegia eta ibilbideak
Ordu erdian behin ibiliko da Sopel-busa, 10:00etatik 20:00etara, 14:00etatik 15:00etara izan ezik (zerbitzurik ez da egongo). Ibilbideei dagokienez, bi egingo ditu:
1. Urbaso aurreko autobus geltokia, San Pedro eliza aurreko autobus geltokia, Sopelako kanpina eta Atxabiribil hondartza (bertan buelta eman eta alderantziz egingo du ibilbidea).
2. Larrabasterra metro geltoki aurreko autobus geltokia, Barinatxe hondartzako parkinga eta Arrietara hondartza (bertan buelta eman eta alderantziz egingo du ibilbidea).
Salneurriak
Bidai bakarreko txartela edo creditrans bidez egin ahal izango da bidaia Sopel-busean. Lehenengoa autobusean bertan ordaindu behar izango da eta bigarrena ohiko lekuetan (metro geltokiak, tabako-dendak...) egongo da eskuragarri. Bidai bakarreko txartelak 0,50 euroko salneurria izango du eta creditransak 5 eurokoa, 12 bidai egiteko. Creditrans bidez, bi garraio mota erabiltzen dutenek %20ko beherapena izango dute. (Sopel-busa eta hiri-garraioa erabiliz gero, 45 minutu egongo dira bidai biak egiteko; bestea hiri arteko garraioa bada, berriz, 90 minutu egongo dira).
            
            
        
        
            
Hondartza denboraldia heltzearekin batera, Sopel-busa erabiltzeko aukera izango dute, bigarren urtez, Atxabiribil, Barinatxe edo Arrietaran eguzkitan jarri eta bainua hartu nahi duten guztiek. Igaz bezala, Larrabasterra eta Sopelako metro geltoki zein herriguneak eta areatzak lotuko ditu garraio publikoak, ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean. Gainera, aurten, (bertan dagoen langa igarota) Arrietara hondartzako sarbidera bertara helduko da Sopel-busa, "mugitzeko zailtasunak dituzten lagunei bertara iristeko erraztasunak emateko", Gonzalo Garcia Ekonomia eta Ogasun zinegotziak aipatu duenez. Beste berrikuntza bat ere aipatu du udal ordezkariak Bizkaiko Garraio Partzuergoari eskerrak emanez. Izan ere, Creditrans txartela erabili ahal izango da uda honetan Sopel-busen bidaiak egiteko.