Larrabasterrako Arrietara hondartzara ibilgailuak sartzea eragozteko igaz jarritako langa bere horretan jarraituko duela jakinarazi du Josu Landaluze Zerbitzu eta Hiritarren Segurtasun zinegotziak. Mugatuta egongo da bertatik igarotzea; zamalanetarako ibilgailuak, auzokideenak, anbulantziak eta autobusa baino ezin izango dira sartu. Gainera, udal arduradunak jakinarazi duenez, zamalanen ordutegia murriztuko dute. Joan den udaldian hartutako neurria tirabira ugari sortu zuen, batez ere euren lokala Arrietara ondoan daukaten ostalarien artean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.