Emakumeen Bira dela eta, trafiko aldaketa ugari egongo da larunbat honetan Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 10a, 23:10

Iurreta Txirrindulari Elkarteak antolatuta, XVIII. Emakumeen Biraren hirugarren etapa hartuko du Sopelak larunbat honetan. Lasterketa nazioarteko egitarauan onenetarikoa da, Euskal Herriko hainbat udalerrietatik igarotzen da. Baina Sopelan are garrantzi handiagoa edukiko du. Izan ere, Frantziako Tourra hirutan irabazi duen Joane Somarriba (argazkian) herriko semeak parte hartzen du biran. Irteera 16:30ean izango da, Sabino Arana kaletik; 18:55ak aldera toki berean amaitzeko. Sopela ez ezik, Urduliz, Gatika, Maruri, Lemoiz, Gorliz, Plentzia eta Barrika ere zeharkatuko ditu. Horretaz gain, lasterketa dela eta, hainbat neurri hartu ditu Sopelako Udalak. Besteak beste, goratutako oinezkoen pasabideak arindu, zaramontziak kendu eta trafiko aldaketa ugari izango dira udalerrian.

Guzti hauek modu egokian seinaleztatuta egongo direla ohartarazi dute udal arduradunek. Horiek errespetatu eta Euskal-Bizikletako antolatzaile eta Ugeraga txirrindulari taldeko kide, Gurutze Gorria, DYA, udaltzain eta ertzainen oharrak arretaz jarraitzea eskatu diete herritarrei.

Aparkatzea debekatutako kaleak:

Ekainaren 11ko 7:00etatik 19:30era:
- Loroño.
- Sabino Arana.
- Mendieta, Sabino Arana eta Mendieta Zeharbidea arteko gurutzagunea.
- Sipiri, Loroño kaleko 12. atari aurreko aparkalekuak, ezkerraldean.

Moztutako kaleak:

Ekainaren 11ko 16:00etatik 19:30era:
- Sabino Arana, norabide biak.
- Sertutxa, Sabino Arana bidean.
- Loroño, Sipiri gurutzagunetik aurrera.
- Artaza, Sabino Arana arteko zatian.
- Akilino Arriola, Landabetik Sabino Arana arte.
- Antzar Portu, Sabino Arana arte.

Garraio publikoa eta zamalanak:

Herritik ibili bitartean baino ez du izango eragina garraio publikoan lasterketak. Herritik kanpo dagoenean, berriz, Sabino Arana kaletik bideratuko da Urdulizera bidean, eta alderantziz. Zamalanei dagokienez, horiek ekainaren 11an Sabino Arana kalean egitea gomendatzen dute, 9:00etatik 11:00etara.

Aparkatzeko behin-behineko eremuak:

- Arabeta-Urkoko parkinga.
- Metro aurrean, Gatzarriñe kalea.
- Eleizbide kaleko parkinga.
- Bultzibide kalea.
- Lizarre eta Olabide kaleak.
- Zaldu gunea: Haizeder, Artadi, Larrondogane Bide eta Antzar Portu kaleak.

Trafiko aldaketak Sopelako sarbideetan:

16:00etatik 19:30era, Sopelan sartzeko bideetan eragina izango du lasterketak. Hori dela eta honako gomendioak eman dituzte udal arduradunek:

- Urduliz > Sopela: Zalduko bidea hartzea: Garbiguneko errotonda - Zaldukampo - Artadi- Zapatarietxe - Sipiri - Loroño.
- Berango > Sopelana > Urduliz: Ohiko bideak edota aurretik adierazitakoa alderantziz egitea. Lasterketa bitartean auto iladak sortuko direla ohartarazi dute.

Honako hau izango da lasterketako ibilbidea (orduak gora behera):

16:30: Irteera Sopelatik (Sabino Arana-Olabide-Enrike Urrutikoetxea-Gatzarriñe-Iberre-Akilino Arriola-Sabino Arana-Olabide), Urduliz, Gatika, Maruri, Lemoiz, Gorliz, Plentzia, Barrika.

17:13: Sopela (Loroño-Sabino Arana-Olabide)-Urduliz, Gatika, Maruri, Lemoiz, Gorliz, Plentzia, Barrika.

17:53: Sopela (Loroño-Sabino Arana-Olabide)-Urduliz, Gatika, Maruri, Lemoiz, Gorliz, Plentzia, Barrika.

18:55: Sopela (Loroño-Sabino Arana / helmuga)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun