Erandioko ertzain-etxe erraldoia desegitea eskatu du dozenaka txirrindularik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 11a, 17:38

"Erandioko Superkuartelaren Aurkako VI. Bizikletadan" parte hartu dute gaur goizean 33 txirrindularik. 12:40an, Amarratsak kolektiboko kideek bizikleta gaineko martxa hori "ertzainak, poliziak eta bestelakoak ez ditugula behar" adierazteko zela argitu ostean hasi da ekitaldia. Eskulekuak helduta, pedalak astintzen hasi dira orduan Erandioko geltokiaren aurrean batutako antimilitaristak. Hortik, bertako ertzain-etxearen aurrean igaro ondoren, Algortarantz abiatu dira. Ibilbidean bi ordu eman dituzte, Ertzaintzaren kontrako leloak eta kulturan inbertsio handiagoren aldarrikapenak Astrabudua, Leioa, Lamiako, Itzubaltzeta / Erromo, Neguri, Berango eta Algortan zehar zabalduz. Orain bertso bazkari herrikoia prestatzen dihardute Algortako San Nikolas plazan eta, arratsaldean, 19:30etik aurrera, kontzertua egingo dute Itzubaltzeta gaztetxean Zorrotza eta Leioako Kloratita, Bap izandako Inoren Ero Ni eta Okzitaniako Tolosako Selam taldeen eskutik.

Gaiaren inguruko berriak:

Gaur hasiko da Amarratsak kolektiboaren astea (2005 Ekai 06)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun