Lehenengo jardunaldian, Canal Blues talde bilbotarrak "No nací pá trabajar" diskoa aurkeztu zuen eta ondo berotu zuen giroa. Kontzertu nagusian Eddy "The Chief" Clearwater izan zen protagonista. Gaur egungo blues panoramako musikari beteranoetako bat da "The Chief". Country, blues eta rock konbinazio orekatuarekin lortu du Clearwaterrek sari garrantzitsuak eskuratzeko estiloa, eta ondo erakutsi zien Algortako Portu Zaharrean bildu ziren 2.000 lagunei.
Larunbatean Coco Montoya musikari ospetsuari heldu zitzaion txanda. Kaliforniako artista hau blues-soul estiloaren erakusle nagusienetarikoa eta nazioarteko eszenako gitarjole onenetakotarikoa da gaur egun. Emanaldi paregabe eskaini zuen eta publikoak bi ordu eta erdi baino gehiagotan zehar gozatu zuen bluesman honen musikaz.
Azkenik, Getxo&Bluesi amaiera bikaina eman zion Skip McDonald musikari ospetsuak, Little Axe musika proiektuaren bidez. Ohioko kantari, gitarjole, baxujole eta pianojole den honek nekatu gabe lan egiten du musikari ikuspegi berriak eskaintzeko eta azken urteetan blues, erritmo elektronikoak eta dub soinuak biltzen dituen estilo berezia sortuz esperimentu ugari egin ditu.
Gaiaren inguruko berriak:
Getxo & Blues jaialdia ostiralean hasiko da Eddie "The Chief" Clearwater estatubatuarraren emanaldiarekin (2005 Eka 08)