Bi kategoriatan, gazteak (16 urtetararte) eta nagusiak, zazpina bikote parte hartu zuten, sailkapena era honetan geratuz:
Gazteak
Lehen Saria:
Izarne Medina eta Jon Arrillaga (Bergara)
Bigarren Saria:
Nagore Larrañaga eta Iñigo Larrañaga (Azpeitia)
Hirugarren Saria:
Amaia Bolinaga eta Aritz Arrillaga (Bergara)
Nagusiak
Lehen Saria:
Edurne Azpitarte eta Jon Ander Azpitarte ( Azkoitia)
Bigarren Saria:
Miren Illarreta eta Aitzol Ena (Donostia)
Hirugarren Saria:
Josune Fernandez eta  Alex Torre (Bergara)
            
            
        
        
            
Atzo goizean, 12:00etatik aurrera Errekalde plazan dantzan aritu ziren hamalau bikoteetatik hamabi ziren gipuzkoarrak eta, sari guztiak ere eurek irabazi zituzten. Leioako Gure Ohiturak eta Txikiak Txiki dantza taldeek antolatuta, bi baino ez ziren izan parte hartu zuten bikote bizkaitarrak, horietatik bakarra Uribe Kosta eskualdekoa; hain zuzen ere, Haizea Hormaetxea leioztarrak eta Eneko Calle urduliztarrak osatzen zutena. Nagusien kategorian bostgarren postua lortu zuten.