Alango aldean egingo diren babes ofizialeko 38 etxebizitzak Getxoko Udalak kudeatuko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 13a, 20:40

Getxoko Udalak berak kudeatuko ditu Algortako Alango aldean aurreikusitako babes ofizialeko 38 etxebizitzak. Laster hasiko dira horiek eraikitzen, udal arduradunek jakinarazi dutenez. Izan ere, Algortako hiltegitik Euskalerria eta Juan Bautista Uribarri kaleetara bidean eta, Getxoko Udaltzaingoaren egoitza lekutzen den inguruetaraino dauden lur sailak zatitzeko proiektuaren hasierako onarpena egin zuten joan den astean. “Algortako garapenerako alde garrantzitsua da, bertan eraikin asko egingo dituztelako eta hor Udalak orubeen zati handi bat duelako”, adierazi zuen Iñaki Zarraoa alkateak.

Orubearen %40 baino gehiago Getxoko Udalarena da eta "horretatik %6 babes ofizialeko etxebizitzak egiteko izango da" eta gainontzekoa prezio libreko etxebizitzak egiteko. “Udal gobernu taldeak gainontzekoarekin zer egin erabaki beharko" duela zehaztu zuen Zarraoak, hau da, "prezio libreko etxebizitzak egitea bultzatzea edo orubea enkantean saltzea, ondoren, beste lur sail batzuk erosteko, horietan babes ofizialeko etxebizitzak egin ahal izateko".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun