Getxoko Udaleko hainbat zerbitzuei buruz, herritarren atsegin maila aztertuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 13a, 21:02

Getxoko Udalak Ikerfel EA enpresari eman dizkio, 24.640 eurotan, tokiko erakundearen sail batzuek eskaintzen dituzten zerbitzuei buruz herritarren atsegin maila neurtzeko azterketak egiteko lanak. Hain zuzen ere; Herritarren Arretarako Bulegoak; Gazte Informazio Bulegoak; Gizarte Zerbitzuak eta Etxeko Laguntza; Hirigintza, Azpiegitura eta Sustapen Saila; eta Turismo Saila aztertuko dituzte; herritarrek udal kudeaketaren gainean duten iritzia, Getxoko Udaleko eta Erakunde Autonomoetako (Getxo Kirolak, Andres Isasi Musika Eskola, Getxoko Kultur Etxea eta Jesusen Bihotza Zahar-etxea) langileen asetze maila zein gizarte, kultur eta kirol elkarteen iritziak ere ardatz hartuta.

“Aurrekoetan egindako inkestekin gonbaratu ahal izateko sistema erabiliko dute”, Iñaki Zarraoa alkateak aipatu duenez, “ematen diguten kalifikazioa baino hobetzen ari garen ala ez interesatzen zaigulako gehiago”.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun