Getxoko justizia jauregian gaur gertatutakoaren aurrean, Itzubaltzetako eta Algortako Euskal Herrian Euskaraz taldeek gaur egun, XXI. mendean, euskaldunok bigarren mailako hiritarrak izatea salatu dute. EHEk hizkuntz eskubideen kontrako eraso berritzat hartu du goizean gertatutakoa eta justizia administrazioak euskaldunok gure etxean, kanpotarrak izango bagina tratatzen dituela gaitzetsi du.
Desobedientzia deia
Justizia administrazioan ondotxo dakite hiritarrak nahi duen hizkuntzan bidali behar dituztela komunikazioak gaineratu dute EHEko taldeek UKBERRI.NETera bidalitako prentsa-oharrean. Hori dela eta, euskaldun guztiak erdarazko komunikazio ofizialak atzera botatzera deitu dituzte eta hemen (pdf) jaitsi daitekeen dokumentua eskaini dute eredu gisa.
Era berean, eta nahiz eta Espainiako Auzitegi Konstituzionala horretan tematu, EHEk gogoratu du itzultzaileak ez dituela auziperatuaren defentsa eskubidea eta hizkuntz eskubidea bermatzen. Izan ere, Espainiako prozedura judizialetan atzerritarrentzat aurreikusita dagoen bitartekaria da itzultzailea eta beren bidez hitzez hitzezkotasuna, hurrentasuna, eta norberak bere defentsa egiteko eta abokatua aukeratzeko printzipio eta eskubideak ukatzen zaizkio akusatuari. EHEk salatu du Espainiak sinatutako eta berretsitako Europako Hizkuntz Gutxituen Kartaren bermepean euskaldunak euskara hutsean eta itzultzailerik gabe aritu ahal izango liratekeela justizia administrazioaren aurrean. Azkenik, Uribe Kostako euskaldun guztiak epaiketa erdaldunei edo itzultzailearen bidezkoei desobedientzia egitera deitu ditu.
Gaiaren inguruko berriak:
Aldundiak Igeltserako gazteen kontra zabaldutako auzia hasi da
Euskal Bizikletan protestaldia burutu du Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak (2005 Eka 01)
Igeltsera gaztetxean egindako lana Sopelan kaleratu du SUGAk (2005 Mai 28)
Arartekoak Igeltsera gaztetxearen auzia ikertuko du (2005 Mai 28)