Algortako Los Tamarises hotelaren auzia epaituko dute bihar Madrilen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 13a, 23:34

Espainiako Auzitegi Nazionaleko egoitzan, Madrilen, epaituko da bihar, asteartea, 2003ko ekainaren 23an Los Tamarises hotelean izandako leherketa. Egun horretan, 15 kiloko lehergailuak eztanda egin zuen hoteleko gizonezkoen komunetan. Zauriturik suertatu ez bazen ere, kalte ekonomiko handiak izan ziren. Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak 17 urteko kartzela zigorra eskatu du bihar epaituko duten Aitor Herrera Vieitesentzat.

Fiskalaren arabera, ihesean dauden Jon Kepa Preciado eta Eneko Agirresarobek jarri zuten lehergailua Herrera 1934an Ereaga hondartzan sortutako hotelaren inguruak zaintzen zituen bitartean. Teoria berbera jarraituz, lehergaia jarri ondoren Herrerak Preciado eta Agirresarobe kotxez eraman zituen Santurtzin dagoen Jose Juan Garciaren etxera, bertan ezkutatzeko.

Herrera 2003ko irailaren 3an atxilotu egin zuen Ertzaintzak Santurtziko bere etxean lo egiten zuen bitartean. Ezkerraldean oihartzun handia izan zuten Herrerak salatutako torturen lekukotasunek. Torturen testigantza, gaztelaniaz, hemen (pdf) irakur daiteke.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun