Irantzu Gallastegi gaur estraditatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 14a, 12:26

Irantzu Gallastegi euskal preso berangoztarrak herenegun, ekainak 12, amaitu zuen Frantzian betetzen ari zen kartzel zigorra eta gaur estraditatuko dute Espainiara, Freury Merogiseko (Paris) espetxetik, Askatasunak jakitera eman eta hainbat hedabideetako edizio digitalek jaso dutenez. Gallastegi 11:00etan da Madrilgo aireportura heltzekoa. Ondoren, Auzitegi Nazionaleko 5. epaitegira eramango dute. Estradizio hau salatzeko, Berangon, 200 bat lagun elkartu ziren igandeko manifestazioan, "Euskaldunok Euskal Herrian libre bizitzeko eskubidearen alde" lelopean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun