Abigail Laskozek (Bilbo, 1972), Amaia Lekerikabeaskoak (Bilbo, 1973) eta Lide Zaltzadak (Gernika, 1977) irabazi dute Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako 2005eko Ertibil saria. Hirurek EHUko Arte Ederren Fakultatean ikasi zuten. Lan sarituak eta beste 17 lagunenenak Barakaldoko Gurutzekotako udal aretoan egongo dira ikusgai hilaren 26ra arte, eta ondoren Bizkaiko hainbat herritara eramango dute: Bilbo, Zornotza, Basauri, Gernika, Ermua eta Bermeora, besteak beste. Baita Uribe Kostako Gorliz herrian ere. Aurtengo edizioan 114 artistek hartu dute parte. Beste alde batetik, Bilboko artearen eta Londresekoaren arteko ezberdintasunak aztertu dituzten EHUko hainbat ikasleren lanak egongo dira ikusgai, bihartik aurrera, Leioako campuseko Liburutegi Nagusiko Erakustaretoan. Uztailaren 6ra arte egongo da ikusgai "Arte en la Distancia" (Artea distantzian) izenburuko erakusketa, unibertsitateko iturriek jakinarazi dutenez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!