Bertsoen gaia, neurria eta doinua libreak izango dira parte-hartzaile guztientzat. Helduen atalean, parte-hartzaile bakoitzak gutxienez 8 bertso egin beharko ditu, eta gehienez 12. Gazteen atalean, parte-hartzaile bakoitzak gutxienez 6 bertso egin beharko ditu, eta gehienez 10. Parte-hartzaile bakoitzak nahi beste bertso-sorta aurkez dezake.
Nora eta zelan bidali
Bertsoak posta arruntez zein posta elektronikoz bidal daitezke. Posta arruntez bidaltzekotan, bertsopaperean ez du egilearen izenak agertu behar. Bertso-sorta bakoitza izengoitiz sinatuko da eta egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefonoa/faxa/e-posta aparteko gutunazal batean sartuko dira, kanpoaldean izengoitia ageri dela. Gutunazal bien egilea zein ataletara aurkezten den ipini behar da. Hona hemen helbidea:
BALENDIN ENBEITA 7. SARIA
bertso-paper lehiaketa
ALGORTAKO BERTSOLARI ESKOLA "ALBE"
12 posta-kutxa, 48990 Algorta/GETXO, BIZKAIA
Bertsoak posta elektronikoz bidali gura badira, Word formatuko dokumentu bi bidali behar dira. Batean bertso-sorta bera eta goitizena; eta bestean goitizena eta norberaren xehetasunak. Hona hemen helbide elektronikoa: albegetxo@euskalnet.net
Sariak
Helduentzat:
- 1. saria: txapela, 1.200 eta garaikurra.
- 2. saria: 900 eta garaikurra.
- 3. saria: 600 eta garaikurra.
Gazteentzat:
- 1.saria: txapela, 300 eta garaikurra.
- 2. saria: 150 eta garaikurra.
- 3. saria: 90 eta garaikurra.
Bertso-jartzaile batek ezingo du sari bat baino gehiago jaso,
halandaze lortzen duen saririk handiena emango zaio.
Lehiaketari buruzko informazio gehiago gura izanez gero, hona hemen harreman-bideak:
- Telefonoa: 605 704 385
- E-maila: albegetxo@euskalnet.net
- Web gunea: www.albegetxo.net
Oinarriak ere osorik eskuratzeko aukera badago hemen sakatuz.