Erromo eta Areetako Batasunak gaur arratsaldean asanblada bat egingo du Itzubaltzeta / Erromoko kultur etxean. Ezker abertzaleko alderdi ilegalizatuak 19:30ean jarri du hitzordua. Batasunak zabaldutako propagandan aipatzen denez, "danon artean Euskal Herria eraikiz!" lelopean lau puntu osatuko dute "herri batzarreko" gai ordena: 2004-2005 ikasturteko bilana; aurrera begirakoak; ildo zehatzak eta egitura eta antolakuntza.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!