Egizu elkarteak datorren larunbatean, ekainak 18, Bermeoko Itsas Museorako bisitarekin eta Berbalagun ekimenean parte hartu dutenen bazkariarekin amaiera emango dio aurtengo ikasturteari. Parte hartu nahi dutenek ziztu bizian jarri behar izango dira harremanetan Rozio Luces Egizuko arduradunarekin, gaur bukatzen baita larunbatean Bermeon ospatuko dituzten egunpasan eta bazkarian izena emateko epea. Kontaktua egizu@euskalerria.org posta elektronikoaren bidez edo 605 739 916 eta 944 914 357 telefonoetara deituz egin daiteke.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!